SUBJUNTIBOA (TEORIA)
1.
EZAUGARRI NAGUSIAK:
- Aditz erroa erabili behar da beti; joan nadin, ikus dezagun, har dezaten...
- Subjuntiboa beti mendeko esaldietan azaltzen da eta
nahi, desio, helburu edo aginduak adierazteko erabiltzen da
- Ahozko hizkuntzan subjuntiboaren ordez
nominalizazioak erabiltzeko joera handia dago. Dirudienez, aditz nagusiaren
subjektua eta menpekoarena (subjuntiboa har lezakeena) bera bada, ez dago
subjuntiboa erabiltzeko joerarik, bai ordea, subjektu desberdinak ditugunean,
izan ere, pertsonak bereizten laguntzen baitu:
Ogi gozoa ekarri dut gosaltzeko
Ogi
gozoa ekarri dut zuk ondo gosal dezazun.
2.
ERABILERA:
-la atzizkia:
- Hirugarren pertsona bati agindua emateko: Agintera era erabil liteke zeregin honetarako, baina normalean subjuntiboa erabili ohi dugu:
Kepak egin dezala = Kepak egin beza
Joan
dadila pikutara = Bihoa pikutara
Esan
ditzatela nahi dituzten astakeria guztiak = Esan bitzate nahi dituzten
astakeria....
-n atzizkia:
- Agindu bat baina proposamen edo desio kutsua daukana, pluraleko lehen pertsona denean (aditza hasieran, beraz, estilo zuzena bada):
Has gaitezen lanean behingoz
Aurki dezagun leku hobe bat
Eska ditzagun liburu berriak
- Helburua: Zertarako galderari erantzuten dioten helburuzko esaldietan. Kontuan hartu bi aditzek, menpekoak eta nagusiak, subjektu bera dutenean, -t(z)eko nominalizazioa erabiltzeko joera dagoela.
Neuk edateko ekarri dut ardoa.
Zuk edan dezazun ez dut ekarri.
Ez ditugu gauzak egiten besteek desegin ditzaten.
-la, -n atzizkiak:
- Zeharkako aginterak: Normalean –t(z)eko atzizkia erabiltzen bada ere, subjuntiboa erabil liteke.
Ahalik eta azkarren ager zaitezen agindu du
Botoa eman dezagula eskatzen digute sindikatuek
- Nahi edo nahiago aditzekin: Aditz nagusia eta mendekoak subjektu desberdina dutenean, -t(z)ea nominalizazioa erabili ohi da. Horren ordez subjuntiboa erabil liteke. Opa eta espero aditzek ere antzera egiten dute.
Berehala hemen azal zaitezen nahi dut
Zoriontsuak izan zaitezen opa dizuet
Oporrak ondo pasa ditzazuen espero dut