Anexo 8 - GERUNDIOA
Erdarazko
gerundioa euskaraz adierazi ahal izateko, hizkuntz baliabiderik ohikoenak
eskaintzen zaizkizu jarraian.
ZERTAN?
Izenekin: -(e)an Ad.
×
Larunbata
bada ere, lanean ari da.
×
Enpresa
itxi zutenetik, eskean dabil.
×
Alabak
haginak garbitzen utzi ditugu.
×
Erosten
ikusi naute.
×
Ikasten
ari gara eta.
NOLA?
Ekintza biak batera gertatuz gero: -(e)z, -(a)z / -la, -larik
×
Osa ezazu arikera galderei erantzuna emanez
×
Han zegoen bera, zer egin ez zekiela = Han zegoen bera, zer egin jakin
ezean
×
Unibertsitatetik gentozela/gentozelarik, Miren ikusi dugu /
Unibertsiratetik gentozenean, Miren ikusi dugu.
×
Hogei urte zituela/zituelarik, auto-istripuz hil zen / Hogei urte
zituenean, auto-istripuz hil zen.
×
Aitona,
nagusiena izanik/izanda, astiro etorri zen.
×
Azterketak
amaituta/amaiturik , oporretan joango zara
×
Hori
esanda/esanik, etxerako bidea hartu zuen
Izenekin
×
Manifestaldia
poliziak tiroka eta jendeaharrika amaitu zen.
×
Sagua
ikusi zutenean, oihuka hasi ziren.
Aditzekin
×
Tripako mina
daukadanean, botaka ematen ditut orduak. Gaizki esaka ari da.
Kontuz!
1º. Gerundioa ezin da aditz nagusiaren
ekintzaz gero gertatu, ez erdaraz ez euskaraz:
×
*El dia 15 de este mes se publicarán los resultados de los exámenes,
concediendo un plazo de 10 diaspara presenter reclamaciones.
×
Txarto*Hilaren I5ean azterketen emaitzak aterako dira, erreklamazioak aurkezteko
10 eguneko epea zabalduz
Esaldi hauek koordinatu kopulatiboak dira eta euskarara esanahi horrekin
itzuli behar dira.
×
Hilaren 15ean azterketen emaitzak aterako
dira eta erreklamazioak
aurkezteko 10 egunekoepea zabalduko da. (Ondo)
2º. Beste askotan, helburuzkoak diren esaldiak
itzultzeko ere, gerundioa erabiltzenda.
×
*Les envio a presente
carta agradeciéndoles la información sabre sus cursos.
×
*Gutun hau bidaltzen
dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertuz.
Kasu hauetan -t(z)ekoerabili behar da.
×
Gutun hau bidaltzen
dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertzeko. (Hobeto)
3º. Boletineko gerundioa deritzona ere, honela
ikus dezakegu:
El alcalde ha dictado un decreto regulando
el horario de los comercios.
×
Alkateak dekretu bat
eman du denden ordutegia arautuz.
Gerundio hau itzultzerakoan, helburuzko edota erlatibozko esaldiekin
baliatuko gara.
×
Alkateak denden
ordutegia arautzen duen dekretu bat eman du. (Hobeto)
×
Alkateak dekretu bat
eman du, denden ordutegia arautzeko. (Hobeto)
4º. Esaldi Koordinatuen ordezko gerundioa
×
La presente convocatoria
se publicará en el BOPV, publicándose, además en el BOE extracto
detallado de la misma.
×
Deialdi hau BOPV-an
argitaratuko da, zehaztutako laburpen bat ere BOE-n argitaratuko delarik.
Era honetako esaldiak, bai gaztelaniaz bai
euzkeraz, juntagailu edo lokailu baten bidez askoz ulergarriagoak eta
zuzenagoak izaten dira.
×
Deialdi hau BOPV-an
argitaratuko da, eta gainera,
zehaztutako laburpen bat ere BOE-n argitaratuko da. (Hobeto)
ADITZean oinarrituta
|
||
-T(Z)EN
|
Jarduera
|
Telebista Ikusten ari da
|
-(E)Z
|
Bidea
Kasua-ondorioa
Modua
Azalpenak
|
Lan eginEZ lortu du
Hori ikusiZ, alde egin zuen
Kapela kenduZ, agur egin digu
Anak deitu du, hau esanEZ
|
-TA
-(R)IK
|
Aurrekotasuna
Kausa-ondorioa
|
Hori esanDA, joan egin da.
Horio ikusiTA, alde egin du.
|
-(E)AN
|
(erabilera mugatua)
|
GalduAN aterako zara.
|
-KI
|
(erabilera mugatua)
|
Jendea ikusten du iheai joaKI
|
EZEAN
|
Modua (ezezkoak)
|
Zer egin EZEAN dago
|
-LA(RIK)
|
Denbora
Modua (baiezkoak)
Modua (ezezkoak)
|
Menditik zetorreLA jausi zen
Txapela buruan dueLA joan da
Zer egin ez dakieLA dago
|
IZENean oinarrituta
|
||
-KA
|
Errepikaketa
|
HerrenKA dago
|
-(E)Z
|
Bidea eta modua
|
NegarrEZ ari da
|
-(E)AN
|
Jarduera
|
LanEAN ari da
|
BATEAN
|
Modua (indartua)
|
Arin BATEAN egin dugu
|
Jarraian zenbait adibide
ditugu kontrastean, forma desberdinen arteko aldeak agertzeko asmoz.
×
Perretxikoak jaTEN hil zen (zertan
ari zen hil zenean?)
×
Perretxikoak jaten ari zeLA hil zen (jaten
zituen bitartean)
×
Perretxikoak janDA hil zen (jan
eta gero)