Webs que seguir

lunes, 20 de agosto de 2012

Subjuntiboa Laburpena


Subjuntiboa

L a b u r p e n a


Euskaraz, euskara mintzatuan batez ere, inguruko hizkuntzetan baino askoz ere gutxiago erabiltzen da subjuntiboa. Horren ordez, euskarak beste zenbait baliabide erabiltzen ditu.

Hasteko, esan behar da adtitz nagusia erro erabiltzen dela, hau da  etor nadin; ikus dezan; eta bar.

Oro har, subjuntiboak lau erabilera nagusi dauzka:

1.- Helburuzko perpausak.
Kasu hauetan "-N" atzizkia hartzen dute: Zertarako deitu du Aitorrek? Berarekin joan nadiN.
2.- Guraria edo nahia adierazten duten perpausak.
Kasu hauetan ere aditz laguntzaileak "-N" atzizkia hartzen du: Berarekin egon zaitezeN komeni da.
3.- Aginte-perpausak.
Aginterako 1. pertsonan ez dago adizkirik. Horien ordez, subjuntiboko orainaldiko adizkiak erabiltzen dira: Has GAITEZEN, berandu da eta.
Antzeko zerbait gertatzen da 3. pertsonan ere, eguneroko euskaran subjuntiboko orainaldiko adizkiak erabiltzen baitira: Etor DADILA medikuren bat (etor BEDI aginterako forma zaharkitua da).

Normalean 1. pertsonako adizkiek "-N" hartzen dute eta 3. pertsonakoek "-LA" hartzen dute.
4.- Perpaus osagarriak.
Azpian aginte-perpausa daukaten perpaus osagarrietan ere subjuntiboa erabil daiteke.

Kasu horretan, aditz laguntzaileak "-LA" atzizkia hartzen du: Etor ZAITEZ? Etor zaitezeLA esan dizut.

Perpaus-mota hau "-T(Z)EKO" egituraz ere egin daiteke; izan ere, euskara mintzatuan hauxe da formarik erabiliena, subjuntiboa askoz ere gutxiago entzuten baita: etortzeko esan dizut.