Webs que seguir

lunes, 20 de agosto de 2012

Anexo 7 - Subjuntiboa Txapa (b)


Anexo 7 - SUBJUNTIBOA

Euskaraz, Euskara mintzatuan, batez ere, inguruko hizkuntzetan baino askoz ere gutxiago erabiltzen da subjuntiboa. Horren ordez beste zenbait baliabide erabil-tzen ditu, nominalizazioak.

Aditz erroa erabili behar da beti

            Joan nadin    
            Har dezaten

Subjuntiboa beti menpeko esaldietan azaltzen da eta  lau erabilera nagusi dauzka: nahi, desio, helburu edo agindua.

1. Helburuzko perpausak

Zertarako galderari erantzuten diote helburuzko perpausek. Kasu hauetan –N atzizkia hartzen dute. Kontutan hartu bi aditzek, menpekoak eta nagusiak, subjektu bera dutenean –T(z)EKO nominalizazioa erabiltzeko joera dagoela.

            Zertarako deitu du Aitorrek? Berarekin joan nadin
            Ez ditugu gauzak egiten besteek desegin ditzaten
            Neuk edateko ekarri dut ardoa

2. Guraria edo nahia adierazten duten perpausak

Kasu hauetan ere aditz laguntzaileak –N  atzizkia  hartzen du.
            Berarekin egon zaitezen komeni da  
 
3. Aginte-perpausak

    Aginteran 1. pertsonan ez dago adizkirik. Hauen ordez, subjuntiboko orainaldiko   adizkiak erabiltzen dira. Antzeko zerbait gertatzen da 3.pertsonan,eguneroko eus-karan,subjuntiboko orainaldiko adizkiak erabiltzen dira, berezko formak zaharkitu-xe  geratu direlarik.

Normalean 1. pertsonako adizkiek hartzen dute –N eta 3.pertsonakoek –LA hartzen dute.
            Has gaitezen lanean behingoz          
            Aurki dezagun leku hobe bat
            Kepak egin dezala = Kepak egin beza
            Esan ditzatela nahi dituzten astakeria guztiak
    
 Zeharkako aginteretan –T(z)EKO atzizkia erabiltzen bada ere, subjuntiboa era-bil liteke.
                        Ahalik  eta lasterren ager zaitezen agindu du
                        Botoa eman dezagula eskatzen digute sindikatuek

4. Perpaus osagarriak

    Azpian aginte-perpaus daukaten perpaus osagarrietan ere subjuntiboa erabil daiteke. Kasu horretan aditz lagunak –LA atzizkia hartzen du.
                        Etor zaitez? Etor zaitezela (= etortzeko) esan dizut

Nahi eta nahiago aditzekin

Aditz nagusiak eta menpekoak subjektu ezberdina dutenean-T(z)EA nominalizazioa erabili ohi da. Horren ordez subjuntiboa erabil liteke.
                        Berehala hemen azal zaitezen(= zu azaltzea) nahi dut
                        Zuk hori egin dezazun (=zuk egitea) nahiago dut
                        Zoriontsuak izan zaitezten (=zuek izatea) opa dizuet
                        Oporrak ondo pasa ditzazuen(=zuek pasatzea) espero dut

Opa eta Espero aditzek ere antzera egiten dute.

ERLATIBO gisa

 hau oso gutxitan gertatzen da. Etorkizun “gerta-garria” azaltzeko balio du:
-        Etortzen direnei azalduko diegu ariketa.
-        Etor DAITEZENEI azalduko diegu ariketa

Honen barruan beste bi aukera aipatu beharko genituzke: -eNEAN eta –en ARTE, bi horiek subjuntiboa har baitezakete. 

Miren azalTZEN DENEAN joango gara.=  Miren azal DADINEAN joango gara.
Zuk lana bukaTU ARTE ez dira abiatuko = Zuk lana buka DEZAZUN ARTE ez dira abiatuko.
BELDUR IZAN aditzaren menpe ager dakiguke subjuntiboa.

   Beldur dira berandu agertuko ote garen = Beldur dira berandu ager GAITEZEN