Webs que seguir

lunes, 3 de septiembre de 2012

Anexo 8 - GERUNDIOA








Anexo 8 -  GERUNDIOA


Erdarazko gerundioa euskaraz adierazi ahal izateko, hizkuntz baliabiderik ohikoenak eskaintzen zaizkizu jarraian.

ZERTAN?

Izenekin: -(e)an Ad.
×          Larunbata bada ere, lanean ari da.
×          Enpresa itxi zutenetik, eskean dabil.

Aditzekin: -t(z)en Ad.
×          Alabak haginak garbitzen utzi ditugu.
×          Erosten ikusi naute.
×          Ikasten ari gara eta.

NOLA?

Ekintza biak batera gertatuz gero: -(e)z, -(a)z / -la, -larik 


×          Osa ezazu arikera galderei erantzuna emanez 
×          Han zegoen bera, zer egin ez zekiela = Han zegoen bera, zer egin jakin ezean
×          Unibertsitatetik gentozela/gentozelarik, Miren ikusi dugu / Unibertsiratetik gentozenean, Miren ikusi dugu.
×          Hogei urte zituela/zituelarik, auto-istripuz hil zen / Hogei urte zituenean, auto-istripuz hil zen.

Ekintza bat bestea baino lehenago gertatzen bada: -ta, -rik 


×          Aitona, nagusiena izanik/izanda, astiro etorri zen.
×          Azterketak amaituta/amaiturik , oporretan joango zara
×          Hori esanda/esanik, etxerako bidea hartu zuen

Errepikaketa: -ka


Izenekin
×          Manifestaldia poliziak tiroka eta jendeaharrika amaitu zen.
×          Sagua ikusi zutenean, oihuka hasi ziren.

Aditzekin
×          Tripako mina daukadanean, botaka ematen ditut orduak.      Gaizki esaka ari da.



Kontuz!

1º. Gerundioa ezin da aditz nagusiaren ekintzaz gero gertatu, ez erdaraz ez euskaraz:

×          *El dia 15 de este mes se publicarán los resultados de los exámenes, concediendo un plazo de 10 diaspara presenter reclamaciones.
×          Txarto*Hilaren I5ean azterketen emaitzak aterako dira, erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabalduz
Esaldi hauek koordinatu kopulatiboak dira eta euskarara esanahi horrekin itzuli behar dira.
×          Hilaren 15ean azterketen emaitzak aterako dira  eta erreklamazioak aurkezteko 10 egunekoepea  zabalduko da. (Ondo)

2º. Beste askotan, helburuzkoak diren esaldiak itzultzeko ere, gerundioa erabiltzenda.
×          *Les envio a presente carta agradeciéndoles la información sabre sus cursos.
×          *Gutun hau bidaltzen dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertuz.
Kasu hauetan -t(z)ekoerabili behar da.
×          Gutun hau bidaltzen dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertzeko. (Hobeto)

3º. Boletineko gerundioa deritzona ere, honela ikus dezakegu:
El alcalde ha dictado un decreto regulando el horario de los comercios.
×          Alkateak dekretu bat eman du denden ordutegia arautuz.
Gerundio hau itzultzerakoan, helburuzko edota erlatibozko esaldiekin baliatuko gara.
×          Alkateak denden ordutegia arautzen duen dekretu bat eman du. (Hobeto)
×          Alkateak dekretu bat eman du, denden ordutegia arautzeko. (Hobeto)

4º. Esaldi Koordinatuen ordezko gerundioa
×          La presente convocatoria se publicará en el BOPV, publicándose, además en el BOE extracto detallado de la misma.
×          Deialdi hau BOPV-an argitaratuko da, zehaztutako laburpen bat ere BOE-n argitaratuko delarik.
Era honetako esaldiak, bai gaztelaniaz bai euzkeraz, juntagailu edo lokailu baten bidez askoz ulergarriagoak eta zuzenagoak izaten dira.
×          Deialdi hau BOPV-an argitaratuko da, eta gainera,  zehaztutako laburpen bat ere BOE-n argitaratuko da. (Hobeto)

 




ADITZean  oinarrituta
-T(Z)EN
Jarduera
Telebista Ikusten ari da
-(E)Z
Bidea
Kasua-ondorioa
Modua
Azalpenak
Lan eginEZ lortu du
Hori ikusiZ, alde egin zuen
Kapela kenduZ, agur egin digu
Anak deitu du, hau esanEZ
-TA
-(R)IK
Aurrekotasuna
Kausa-ondorioa
Hori esanDA, joan egin da.
Horio ikusiTA, alde egin du.
-(E)AN
(erabilera mugatua)
GalduAN aterako zara.
-KI
(erabilera mugatua)
Jendea ikusten du iheai joaKI
EZEAN
Modua (ezezkoak)
Zer egin EZEAN dago
-LA(RIK)
Denbora
Modua (baiezkoak)
Modua (ezezkoak)
Menditik zetorreLA jausi zen
Txapela buruan dueLA joan da
Zer egin ez dakieLA dago
IZENean  oinarrituta
-KA
Errepikaketa
HerrenKA dago
-(E)Z
Bidea eta modua
NegarrEZ ari da
-(E)AN
Jarduera
LanEAN ari da
BATEAN
Modua (indartua)
Arin BATEAN egin dugu

Jarraian zenbait adibide ditugu kontrastean, forma desberdinen arteko aldeak agertzeko asmoz.
×          Perretxikoak jaTEN hil zen                      (zertan ari zen hil zenean?)
×          Perretxikoak jaten ari zeLA hil zen       (jaten zituen bitartean)
×          Perretxikoak janDA hil zen                      (jan eta gero)