Webs que seguir

lunes, 3 de septiembre de 2012

Ondoriozko Lokailuak


Ondoriozko lokailuak perpaus bat aurreko solas-zatiaren ondorioa dela adierazteko erabiltzen ditugu. 
Honako perpaus hauetan ondorioa zer den argi gertatzen da, bi perpausen arteko erlazioa kontutan hartzen badugu:
Gaisorik dago / Ohean sartu da.
Mozkortu egin da / Balantzaka etorri da gaur.
Etxeari kea dario / Erretzen ari da. 
Gaisorik dago, beraz / bada ohean sartuko da.
Mozkortu egin da, beraz / bada balantzaka etorri da bart.
Etxeari kea dario, beraz / bada erretzen ari da. 
Zenbait esalditan beraz/bada kide dira, bata nahiz bestea agertzen baitira. Adibidez, ea bada! eta ea beraz! gauza bera esateko erabiltzen direnean.
Ezin uka, halere, bada eta beraz beste batzuetan desberdinak direla balioz eta erabileraz.
Nork esan dizu bada, joateko?
Nork esan dizu beraz, joateko? 
Bada-k ez-adostasun-punttu bat agerian uzten du. Beraz-ek, berriz, adostasuna.
«Beraz erabili ohi da ondorioa delakoa ia garbiro eta osoro aurreko perpausean esana dagoenean eta deus berririk handik atera ez baina ia gauza bera beste hitz batzuekin esaten denean.
(...) Gehienetan dedukzio bat adierazten du, burua gehiegi nekatu gabe esanetik edonork aise atera dezakeena. »
Hemezortzi urte dituzu. / Beraz, botoa eman dezakezu.
Filipinetan ikaragarrizko uholdeak izan dira. / Beraz, albiste-saioa entzun duzu.
Batzuetan, baliteke beraz-ek elkarrizketari hasiera ematea eta horrenbestez zeren ondorio izan daitekeen geroago arte ez agertzea.
Beraz, ordu txikitan etorri zara, e?
Zuk zer dakizu, bada!
Okinak esan dit. Lekuari dagokionez, perpausaren hasieran ager daiteke.
Beraz, ordu txikitan etorri zara, e? Beraz + deikia egitura osatzen duten multzokoak ere hasieran.
Beraz, garaiz etorri.
Baita perpausaren barnean:
Aginte perpausetan.
Zoazte, beraz, nere begien bistatik!
Galde-perpausetan.
Zertan aritu ginen, beraz, lanean?
Adierazpen-perpausaren barnean, perpaus konpletibo edo zehar-galderazkoren baten aurretik.
Esan nahi du, beraz, ez diola gai honi helduko.
Perpaus konpletiborik gabeko adierazpen-perpausaren barnean.
Adib.:
Utzi behar da, beraz, piska bat hoztutzen. (Lokailua aditzaren ondoren).
Gogotik lan egin du, beraz. Zenbait aditzondoren ondoan.
Orain, beraz, nondik datorren jakin behar dugu
Beraz + modu-aditzondo erakuslea: Beraz hunelatan, beraz halatan, heraz horrela eta abar aurki daitezke. Hauek eta baita aurreko puntuan azaldutakoak ere lokailu konposatuak dira. Ez, ordea, lokailu sinple etu aditzondo, osagai solte bailiran. 
Horrela beraz, hala beraz, halatan beraz, halakotz beraz... aurrekoen antzekoak dira. Bi osagaiak elkarrekin trukatu besterik ez dugu egin. Beraz, lokailu konposatu dira.
Nola, beraz, lotuko dugu korapiloa?
Horrela, beraz, lotuko duzue korapiloa.
Horrela beraz, nor da zure neba?
Beraz horrela, nor da zure neba? 
Bada-k bi perpaus lotzen ditu, lehenaren ondorioa ateraz. Beraz-en oso antzekoa da eta lehen azaldu dugu horien arteko kidetasuna. Dena den, esan genezake bada-ren eremua  zabalagoa dela beraz-ena baino. Honako adibide hauetan, esaterako, ez dago beraz jartzerik.
Zenbait oihu eta hasperenetan.
Ene bada! 
Horra bada
Zer bada? (zergatik?)
Aurrea bada! 
Kontuz bada!
Adizki laguntzailerik gabeko zenbait esalditan.
Ez bada jakin!
Nik zer dakit bada.
Baietz bada! 
Ezetz bada! 
Hori zer duk bada! 
Banengoen bada! 
Hor zegok bada koxka! 
Bada, beraz bezala, euskalki guztietan zabaldua dago. Baina, hegoaldekoetan bada-k. beraz-ek ez bezala, badu halako berezitasuna. Hizkera arruntetik hurbilago egoteak elkarrizketa-giroan oso maiz erabil arazten du. Noiznahi esan eta entzun ohi da. Badiru ezin esan daitezkeela bi hitz segidan esan ba tartekatu gabe. Askotan betelan huts eta alferrikakoa dela esatea ez da gehiegikeria:
Ez dakit ba
Noiz ba?
Ba...ez dakit
Ba...bihar goizean
Ba... zeorrek ikusi... 
Ba horiek kenduko bagenitu, ez luke esanahiak ezertxo ere galduko. Ez baitira ondoriozko lokailu.
Doinuak, atentuak edo entonazioak zer esan handia du bada-ren kontuan. Ikus ditzagun adibide batzuk, doinuak zenbaterainoko garrantzia duen ikusteko.
Zenbat zahartu den Peru!
Etorri al da bada?
Berarekin bazkaldu dut.
A ze gezurra! Oraindik etorri al da bada!
 Lehenengo adibidean galdera soila da, eta doinu aldetik galderaren doinu bera du. Bigarrenean, aitzitik, «Oraindik ez da etorri eta» edo «Oraindik ez baita etorri»ren balioa du. Eta gainera, lehenengoak ez bezalako doinua du.
Bai bada eta Ez bada-ren artean ere bada doinu eta balio-aldaketarik.
Ez du aprobatu.
  Ez bada; aurreko bi egunetan bakarrik ikasi du eta.
  Mejoratu egin du.
  Bai bada; etengabe jan eta jan ari baita.
Bai bada edo Ez bada horien ordez jakina, noski edo antzekoren bat ipin daiteke. Honelakoetan, lehen perpausaren ezezkoa edo baiezkoa ontzat ematen du lokailuak. Ahoskatu, honela ahoskatzen dira: báiba, ézpa, bada enklitiko bihurtu delarik.
Bestetan, berriz, bai bada edo ez bada-k aurreko perpausaren baiezkoa edo ezezkoa ukatu egingo du. Ahoskera ere diferentea du, aurreko adibideekin erkatuz gero: bai-ba, ez-ba, elkarrengandik bereiz samar.
       Ez du sekula behar bezala jaten ikasiko.
  Bai bada; ikasi du.
       Laguntzarik gabe jaso du horrek etxea.
  Ez bada; nik lagundu diot.
Batzuetan bada-k inork esandakoarekiko mesfidantza edo ezadostasuna adierazten du. Baita harridura, haserrea eta erronka ere.
  Neronek lagunduko dizut. / Lagundu bada!
  Berehalakoan galduko ditut kiloak. / Galdu bada!
  Goizean etorri da. / Bada, inork ez du ikusi.
  Nik ez diot ezer esan. / Bada, norbaitek esan dio.
Galderaren bidez ager daiteke duda, esandakoa sinesgarri ez denean:
  Ez diot ezer esan. / Zer bada?
  Ez du Mikelek egin. / Nork bada?
  Ez dago hemen. / Non bada? / Nora joan da bada?
  Ez nuen sinesten. / Nolatan esan zenion, bada, baietz? / Zer bada?
Sasi-galderetan:
  Saria eman diote.
  Merezi al zuen bada!
  Horiek berria zabaldu dute.
  Horiek zer dakite bada!
Agindua edo debekua ematen denean:
  Ikas ezazu buruz ikasgaia.
  Zuk ez duzu, bada, ikasi.
  Zoaz mezetara.
  Zu ez zara, bada, joaten.
Agindua edo debekua alferrikakoa izan dela adierazteko:
  Joan eta esaiozu etortzeko.
  Bada, alde egin du.
  Ez esan, gero!
  Bada, esan diot.
Erronka-kutsua ere har dezake:
  Hanka hemendik!
  Ez naiz joango, bada.
Bada lokailuak harridura adieraz dezake baiezko perpausari formalki baietz erantzunez eta ezezkoari ezetz, azken honek esanahi baiezkoa hartuz. Horrezaz gain, esan behar ezezkoek badutela berezitasunik bai aspektuan eta baita ordenan ere.
  Ez zituen jan. /  Jango ez zituen bada!
  Everest mendia igo zuen. / Ausartu zen, bada, menditzar hori igotzen!
  Ez dut uste hori egiteko gauza izango naizenik. / Izango ez zara bada!
Zenbaitetan nahitaeza edo derrigortasuna adierazten du. Honelakoetan lehen perpausa baiezkoa eta bestea ezezkoa izango da, aurreko puntuan ikusi berria dugun egitura duelarik.
  Egunero joan-etorria oinez egiten du. / Horrela nekatuko ez da, bada!
  Lanean bestetan ez daki. / Aberastuko ez da, bada!
Inoren lotsagabekeria edo ausardia azpimarratu nahi denean.
  Mingaina atera ez zidan, bada, lotsagabe hark!
  Kotxea lapurtu ez didate, bada, madarikatu horiek!
Galdera bati perpaus bakar batez erantzun beharrean, beste perpaus batez gehi bada-z erantzuten zaionean.
  Nondik hartu behar da hara joateko bidea? / Badago bada bide bazterretik gertu baserri zahar bat... Bada handik.
Lekuari dagokionez, hizkera herrikoian edo kaleko elkarrizketaren hizkerara mugatuz, bada lokailua nahikoa mugikorra dela esan daiteke.
  Bada, nik ez diot esango.
  Nik ez diot bada, esango.
  Nik ez diot esango bada.
Adibide honetan badirudi bada-ri zilegi zaiola nonnahi kokatzea. Baina hori esatea gehitxo ez ote den susmoa dugu. Izan ere, «Bada ez digu ezer esan» «Ez digu, bada, ezer esan» adibidearen kide denik ezin esan. Honek beste hark ez bezala mesfidantza adierazten baitu:
«Nolatan ez digu ezer esan»en pareko.  
Ahozko hizkeran eta batez ere Gipuzkoan da erabiliena. Beraz-en antzera, ondoriozko lokailu-funtzioak betetzeko erabiltzen da.
Lekuari dagokionez, nonnahi ipin daiteke: bai hasieran, bai tartean eta baita atzean ere.
  Hortaz, hau dago bidetik gertuago.
  Hau dago, hortaz, bidetik gertuago.
  Hau dago bidetik gertuago, hortaz.
Hortaz bada elkar indartzen duten bi ondoriozko lokailuz sortutako lokailu konposatua dugu.
Lokailu honek hegoaldean nahiz ifarraldean du hedadura. Ahozko euskaran asko erabiltzen den lokailua dugu. Lekuz, berriz, nahikoa mugikorra dela bistakoa da.
  Orduan, gero elkar ikusiko dugu.
  Zertan zabiltza, orduan?
  Hobe zenuke, orduan, isilik egotea.
Baina eta bada-rekin batera, elkar indartzen dutela, maiz aurki daitezke.
Ondoriozko lokailu hau, gainerakoak bezala, jatorriz, adberbio da. Esan behar da, ifarraldean «beste» gabekoak erabiliagoak direla: hunenbat, horrenbat, hanbat.
  Eta honenbestez bilera amaitutzat geratzen da.
  Semea lainezaz betetzen duen gurasoak, galbidean jartzen du maiz asko: gorroto ote du horrenbestez? 
Halatan lokailu gisa zubereraz batez ere aurkitzen da. Bere balioa beraz-en pare-parekoa da.