Webs que seguir

lunes, 20 de agosto de 2012

Laneko oharra


LANEKO OHARRA


Laneko oharra gutun itxura izan arren (norbaitek beste bati idatziz adierazten dion zerbait), ez da, berez, gutuna, beronen hainbat elementu falta baitzaio: agur eta bukaerak formal edo informalagoak, norbere aurkezpena, gutunaren helburuarekin zerikusi zuzenik ez duten eta sarri gehitzen den informazioa.

EGITURA

Administrazioko 1HE azterketa ereduan azaltzen denez, testu honen egitura nahiko finkoa da. Bi atal nagusi ditu:
a) Egoera: azterketariak atal honetan proposatzen zaion egoera jakin bat deskribatu beharko du. Adibidez:
"Lanean egoitzaz (eraikinez) aldatu zarete. Dena kartoizko kutxetan sartu eta toki berrira joan zarete. Kutxak toki batetik bestera eramaterakoan zenbait galdu egin dira, eta beren artean zureak. Arduradunari idatziz azalduko diozu zer gertatu den, zer falta zaizun eta material horrek daukan presa."
b) Egoera horren inguruan edo egoera hori dela eta, eskaera bat planteatu beharko du. Adibidez:
"Arazoa (kutxak galdu izana) arin konpontzeko eskatuko diozu arduradunari."

BALIABIDE LINGUISTIKOAK

a) Egoeraren deskribapena

Lehen atal hau burutzeko kontuan hartzeko ezinbesteko elementuak izango dira aditzaren erabilera eta denbora markak.
Aditzari dagokionez, aditz denborari erreparatu beharko zaio, bereziki: iragana (hurbila edo urruna), etorkizuna... eskaera probokatuko duen egoera non kokatzen den gogoan izanik: iraganeko gauza bat dela eta egiten da eskaera, edo gertatuko den zerbaiten haritik...
Denbora markak aurrekoaren osagarri gisa erabiliko dira, egoera hobeto kokatzeko: Atzo goizean; datorren asteartean...
Adib.:
"Pasa den astean egin genuen leku-aldaketan, gogoratzen duzunez, kartoizko kutxetan sartu genituen bakoitzaren gauza guztiak eta hauetariko batzuk galdu egin ziren. Hauen artean nire gauzak zituztenak ere badaude. Bertan orain arteko txosten guztiak eta zenbait liburu daude."

b) Egoera eta eskariaren arteko lotura

Egoera jakin horrek ondoren adieraziko den eskaria sortzen edo probokatzen duela adierazteko, badira zenbait lokailu. Hona hemen erabilienak:
      Horregatik
      Hori dela eta
      Horren aurrean ... honako hau ("mesede hau" lankidea edo konfiantzazko norbait denean) eskatu nahi dizut / eskatzen dizut...

c) Eskaria bera

Eskaria adierazteko biderik arruntenak hauexek dira:
-TZEA nominalizazioa
Horregatik honako hau eskatu nahi dizut: egin beharreko guztia egiTEA kutxak lehenbailehen azaldu eta nire gauza pertsonalak berreskuratzeko
-TZEKO nominalizazioa
Hori dela eta honako hau eskatu nahi dizut: egin beharreko guztia egiTEKO kutxak lehenbailehen azal daitezen.
Subjuntiboa
Hori dela eta honako hau eskatzen dizut: egin beharreko guztia egin DEZAZUN...
Agintera (inperatiboa) Hau, bereziki, konfiantzazko norbaiti egiten diogunean eskaria (lankidea...)
Horregatik mesede bat eskatu nahi dizut: esaiozu zuzendariari lanetik irten behar izan dudala eta gorde itzazu mahai gainean utzi ditudan karpetak. Mila esker

HASIERAN ERABILTZEKO AGURRAK

Honako izen hauek erabiltzen dira: jaun, andere, lagun, maite, laztan, bezero, harpidedun...
Kontuan hartzekoa da, beraz, nori bidaltzen diogun

AGUR ERABILTZEN DUGUNEAN:

Agur:
Agur t´erdi
Agur, adiskideak:
Agur, jauna:

ESKUTITZ ETA IDAZKI OFIZIALETAN, HONAKO HAUEK ERABIL DITZAKEGU:

(Agur) Jaun Agurgarria:
(Agur) Jaun Argia:
(Agur) Jaun Ohoregarria:
(Agur) Jaun Preziatua:

HAUEN AURRETIK, KARGUA ERE IPINTZEN DA:

(Agur) Alkate Jaun Agurgarria:

EXCELENTÍSIMO SEÑOR, ILUSTRÍSIMO SEÑOR ETA ANTZEKOAK EGITEKO, TXIT ERABIL OHI DUGU:

 (Agur) Alkate Jauna Txit Agurgarria:
 (Agur) Alkate Jaun Txit Argia:
 (Agur) Alkate jaun Txit Ohoregarria:

AMAIERAN ERABILTZEKO AGURRAK

ESKERRAK EMATEN DITUGUNEAN:

Mila esker zure laguntzagatik
Aldez aurretik eskerrak emanez
Har ezazu nire esker onaren eskermina
Zerbait eskatu denean erabiltzekoak:
Zure berri laster izango dugulakoan
Zure zain geratzen gara
Gure eskaria kontuan hartuko duzulakoan
Gaztelerazko sin más adierazteko
(Oraingoz) besterik ez

GAZTELERAZKO QUEDO A SU DISPOSICIÓN

Beti zure esaneko
Zure esanetara

GAZTELERAZKO HASTA LA VISTA ESATEKO

Hurrengora arte
Ongi izan eta laster arte
Ikusi arte

BESTE BATZUK

Agur
Agur t ´erdi
Agurtzen zaitut
Har ezazu nire agurrik adiskidekorrena
Har ezazu nire agurrik beroena

AZKENIK HONA HEMEN BUKAERAN JARTZEKO HAINBAT AGURKERA

Zure berri laster izango dugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitu
Oraingoz besterik ez, ikusi arte, eta ongi izan
Nire eskabidea kontuan hartuko duzulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazu nire agurrik adiskidekorrena
Hurrengora arte, zuek esan, agur
Har ezazu zureganako dugun estimazioaren adierazpena eta agur ona
Besterik gabe, zure erantzuna baiezkoa izango delakoan, agur t´erdi


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.