LAGUNARTEKO GUTUNA
Lagunarteko eskutitzetan idazle eta irakurlearen arteko
harremanak (osaba-izeba/iloba, adiskideak, senar-emaztegaiak...) eta helburuak
(goraintziak bidali, zoriondu, dolumina eman, maitasuna agertu...) ugariak izan
ahal dira, ugaria den bezala gutun mota hauek izan dezaketen edukia, egitura
e.a.; baina badute denek ezaugarri bat: irakurlea ondo ezagutzen du gutuna
idazten duenak eta, horregatik, estilo naturalagoa, lasaiagoa erabiliko
du; bestelako gutun formaletan erabili beharreko formulismoak: norbere burua
aurkeztu e.a.
EGITURA
Egitura, arestian esan dugunez, ezin da aurretik finkatu:
egoeraren araberakoa izango da, norentzat eta zertarako idazten den kontuan
hartuta. Edonola ere, normalean lau zati desberdin dituela esan daiteke:
Lehenengo agurrak
eta bizimodu arruntaren inguruko gorabeherak agertzen dira.
Ondoren gutunaren mamia osatuko duen
gertaeraren berri ematen da.
Bukaeran, konklusio moduko zerbait edo
gaiarekin lotura zuzenik ez duen bestelako zerbait.
Azkenik, goraintziak, agurra, besarkada...
TESTU MOTA
Testu-mota gutunaren helburuak markatuko du (informatu:
narrazioa; argibideak eman: deskribapena; irakurlea zerbait egitera, pentsatzera
bultzatu: argudioa; harremanak sortu...) Baina, seguruenik, gutun berean
testu-mota bat baino gehiago aurkituk dugu nahasian bildurik.
ADIERAZPIDEA
Hasieran esan dugunez, hizkera naturala erabilik da; ideia
bat egiteko, gutuna idazten diogun pertsonari hitz egitean erabiliko genukeena,
baina, jakina, idatzizko kodeak dituen arauetara moldatuta: ortografia,
paragrafoak...
GUTUNAK PRESTATU BEHARRA OTE DAGO?
Lagun arteko gutun asko idazteko premia bat-batean sor
daiteke; batzuetan ez dugu aldez aurretik zer esango dugun ere erabakitzen;
bereziki, gutunaren asmo hutsa harremana ez etetea, mantentzea denean.
Honelakoetan gutunak ez du aparteko helburu finkorik: zerbaiten berri eman,
zerbait eskatu, eskertu, norbait konbentzitu, konkistatu... Horrelako
gutunetan eguneroko esperientziaren bat kontatzen da, besterik gabe,
irakurleari gogoan dugula, ez garela ahaztu adierazteko.
Baina gutunen batek helburu jakin eta zehatzen bat duenean,
gutunaren bidez zerbaiten bila gabiltzanean, orduan komenigarria da idatzi
aurretik pentsatzen jartzea. Horretarako oso egokia da pentsatzea zer esan nahi
den, alde batetik; eta zer erantzun lezakeen irakurleak, bestetik, elkarrizketa
bat izango balitz bezala. Noski, elkarrizketaren hari kaotikoa ordenatu
eta antolatu beharra dago elkarrizketaren zatiak paragrafoetara egokitu eta
zati hauek ordenamendu logiko eta ulergarrian emateko.
LAGUNARTEKO GUTUNAREN ZENBAIT BALIABIDE IRAUNKOR
Hasierako agurra
Jarraian doaz lagunarteko gutunaren hasieran erabiltzen
diren zenbait agur formula. Hauek erabilienak dira; gutun mota honek era
guztietako agur pertsonalizatuak onartzen ditu, pertsonarekin dugun harreman
konplizitate eta konfiantzaren araberakoak.
Anaia maite hori
Lagun
laztan hori \ horiek
Kaixo
lagun, zer moduz?
Ene
bihotzeko azukre koxkorra
Bukaerakoa
Hasierako agurrari buruz esandakoak honako ere balio du
Beti zure
adiskide
Besarkada batez agurtzen zaitut
Beste gabe agurtzen zaitut
Zure lagun min honek agurtzen zaitu
Zure seme maiteak agurtzen zaitu
Musu batez agurtzen zaitu
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.