Anexo 1. DENBORAZKOak
Kontzeptua eta baliabideak
|
Adibideak
|
Erdarazko baliokideak
|
Aurrekotasuna
Baino lehen(ago),
aurretik, orduko, -tzerako, enerako
|
* Ezkondu baino lehenago
pentsatu zer egiten den
* Istorio horiek zu jaio
baino lehenagokoak dira
* Hasi aurretik ondo
begiratu behar da
* Mitxelenak hitz egin
aurretiko kontuak dira horiek
* Ni sartu orduko
hitzaldia hasi zen
* Zuhaitza moztu
zutenerako hilda zegoen
* Zu etortzerako gu alde
eginda ginen
|
* Antes de
* Anteriores
* Para cuando
|
Aurrekotasun hurbila
-tzerakoan, baino
lehentxeago
|
* Atea irekitzerakoan
ohartu zen giltza falta ziztzaiola
* Polizia azaldu baino
lehentxeago ihes egin zuen
|
* Al ir a
* Un poco antes que
|
Gerokotasuna
Eta gero, ondoren,
ondoan, ostean, -takoan, -nez gero, -z gero
|
* Zu ezagutu ondoren ez
dut besterik buruan
* Edaten ibili ondoko
goiza ez da erraza izaten
* Lana galdu ostean
kirola egiteari ekin zion
* Ikasi eta gero ez
zaizu ahaztuko
* Hilda geroko kontuak ez zaizkit interesatzen
* Zu ezagutuz gero pozik bizi naiz
* Hura ikusitakoan bere
gurasoez oroitu nintzen
|
* Después de
* Posteriores a
* Cuando
|
Berehalakotasuna
Bezain laster
Agudo, arin, pronto,
azkar...
Eta berehala, behingoan,
laster, orduko, -neko
|
* Jakin bezain laster
deituko dizut
* Ikusi nuen bezain
laster ohartu nintzen nor zen
* Etxean sartu eta
berehala jakin dut norbait zegoela
* Hamazortzi urte bete
zitueneko atera zuen karneta
* Oheratu orduko loak
hartu ninduen
|
* Tan pronto como
* Nada mas
|
Aldiberekotasuna
-nean,-n
batean,-tean,-teaz batera, -az batera
|
* Ama datorrenean
ikusiko duzu
* Ikusi zintuenean
korrika hasi zen
* Telefonoz hitz egiteaz
batera telebista ikusten zuen
* Ikasiaz batera
primeran ibiliko zara
|
* Cuando
* A la vez
|
Iraupena
-n
bitartean,
-n
artean,
-la(rik),
-eino
|
* Ezer esaten ez duten
bitartean, daudela bertan
* Isilik dauden artean
ez naiz kexatuko
* Gu heldu bitartean ez
egin ezer
* Lanetik zetorrelarik
hanka hautsi zuen
* Lo zegoela hizketan
ihardun zuen
* Zu hemen zareino ez da
tristurarik izango
|
* Mientras que (gerundio)
|
Maiztasuna
-netan,
-n
bakoitzean,
-n
gehinetan,
-n
guztietan
-n
aldiro,
|
* Zuzendariarekin egon
naizenetan ez dit horrelakorik adierazi
* Ikusten zaitudan
bakoitzean haserretzen naiz
* Etorri den gehienetan
bakarrik izan da
* Musika hau entzuten
dudan guztietan zutaz oroitzen naiz
* Etortzen den aldiro
opariren bat dakar
|
Las veces que
Cada vez que
La mayoría de las veces
Siempre que
Las pocas veces que
|
Hasiera- noiztik
-netik,
-netik aurrera,
-nez geroztik,
-netik hona
|
* Titulua atera duenetik
ezin da berarekin egonan
* Ikusi zaituen
momentutik urduri jarri da
* Ama hil zitzaionetik
aurrera oso aldatu da
* Etxea txukundu nuenez
geroztik ez ditut gauzak aurkitzen
|
* Desde que
|
Amaiera, noiz arte
-n arte(raino),
arte,
harik eta....arte
|
* Sendagileak ikusi arte
ez zen lasaitu
* Zu joaten zaren
arteraino zurekin egongo naiz
* Harik eta guztiek
berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu
|
* Hasta que
|
Noizko
-n garaiko....,
-n eguneko....,
-neko(a)
|
* Argazki hauek kuban
egon ginen garaikoak dira
* Apunte horiek ikasle
zinetenekoak izango dira
|
* De cuando
|
DENBORA-ESAPIDE OHIKOAK
ORAINGOAN, GAUR GAUEAN, AURTEN…
· Oraingoan
ondo atera zait; ikusiko duzu hurrengoan.
Ez kezkatu, gaurkoan ez dut huts egingo
Gaur goizean aspaldiko lagun
batekin egin dut topo kalean
|
LARUNBAT GOIZEAN
· Ostiral gauean
afaria daukat lagunekin
Larunbat eguerdian gurasoen etxean bazkalduko du
|
HILABETE BARRU / HILABETEREN BURUAN
Forma biak gertaera bat
denboran kokatzeko erabiltzen dira, erreferentzia gisa une jakin bat hartuta.
Erreferentzi unea oraina baldin bada, BARRU
erabiltzen da
Orain
ezin dut; bost minutu barru joango naiz
Erreferentzi unea iraganean
edo etorkizunean badago, ordea –REN
BURUAN erabiltzen da.
Kalera
irten zen eta bost minuturen buruan itzuli zen
Zenbaitetan, barru-ren ordez,
HEMENDIK…-RA erabiltzen da (Ad.
Hemendik lasterrera helduko gara)
Baita _ren buruan esapidearen
ordez, HANDIK…-RA, (Ad: Istripua
izan eta handik aste betera hil zen)
ASPALDI(AN) - ASPALDIKO
·
Hori aspaldi
gertatu zen
Zer
dakizu Mirenez? Aspaldian ez dut
ikusi eta
Aspaldiko! Nolatan zu hemen? Zer
kontatzen duzu?
Josu
eta biok aspaldiko lagunak gara
Gaur,
aspaldiko partez, zinetokira joan
gara
· Aspaldi
honetan oso lanpetuta nabil
|
ORAIN (DELA)… - DUELA GUTXI
Orain dela hiru
urte hasi ginen honetan
Duela bi ordu joan dira
|
BADIRA … -LA
Badira hiru urte jokatzen ez dudala
Badira lau urte ezkondu zirela
Urteak
dira ezkondu zirela
|
DAGOENEKO - HONEZKERO
|
Lana dagoeneko
amaituta dago Lana honezkero amaituta egongo da
Antzina: antaño, antiguamente
Aldi hartan: aquella vez
Aldian behin: de cuando en cuando
Aldizka: a veces
Arestian: hace poco tiempo
Aspaldi: hace tiempo
Aspaldi baten buruan: al cabo de
cierto tiempo
Aspaldi honetan: ultimamente
Aspaldian: hace mucho tiempo
Aspaldidanik: desde hace mucho tiempo
Aurren aurrenik: lo primero de todo
Aurrenik: en primer lugar
Aurrerantzean: en adelante
Azken buruan: finalmente
Azken finean: en fin, en definitiva
Azken bolada honetan: ultimamente
Azkenean: al final
Azkenik: por último
Bat-batean: de repente
Batzuetan: a veces
Behiala: antaño, en otro tiempo
Behin batez: por una vez
Behin: una vez
Behin ere ez: ni una sola vez
Behin batean: una vez, en cierta
ocasión
Behinola: en otro tiempo, en cierta
ocasión
Berriki: recientemente, hace poco
Beste batzuetan: en otras ocasiones
Bukatzeko: para terminar
Dagoeneko: ya
Denbora asko ez dela: como no en
mucho tiempo
Duela gutxi: hace poco
Egundaino: hasta ahora, desde
siempre, nunca (ezezkoetan)
Egungo egunean: en el día de hoy
Garai batean: en cierta época
Garai hartan: en aquella época
Gaurdanik: desde hoy
Gaurko egunean: en el día de hoy
Gaurkoz: por hoy, por el momento
Gaurregun: hoy día
Geroztik: desde entonces
Halako batean: en una de estas
Harrezkero: desde entonces
Hasteko: para empezar
Hemendik aurrera: de aquí en adelante
Honezkero: para ahora, seguramente ya
Inoiz (ere) ez: nunca
Jadanik: ya
Lehen-lehenik: lo primero
Lehendabizi: primeramente
Lehenengo eta behin: antes que nada
Lehenengoz: primero
Lehenik: antes que nada
Maiz: a menudo
Noiz edo noiz: de vez en cuando
Noizbehinka: de vez en cuando
Noizean behin: de vez en cuando
Orain dela gutxi: hace poco
Oraindik orain: todavía, aún
Oraingoz: por ahora
Oraintsu: hace poco, recientemente
Oraintxe bertan: ahora mismo
Ordutik hona: desde entonces acá
Sarri / sarritan: a menudo
Supituki: de repente
Zenbaitetan: en ocasiones