ERE (*)
1. X ere (X hori edozein osagarri izan daitekeelarik, aditza
ere barne).
Gu ere bagoaz. / Ikusi ere, ikusia dugu.
2. ... eta X ere (bai).
Josu gaur joango omen da eta Leire ere
(bai).
3. ... eta X ere (ez).
Josu ez da joango gaur eta Leire ere ez.
4. ... eta bai X ere.
Josu gaur joango omen da eta bai Leire ere.
5. ... eta ez X ere.
Josu ez da joango gaur eta ez Leire ere.
6. ..., bai eta X ere.
Mikel atzo etorri zen, bai eta Itziar ere.
7. ..., ez eta X ere.
Mikel ez zen etorri atzo, ez eta Itziar
ere.
8. ..., baita X ere.
Egunon!
Baita zuri ere.
9. ..., ezta X ere.
Ezta ametsetan ere.
(Honainoko eskema honi euskaldun guztiek segitzen diotela
esan daiteke).
10. ..., eta bai ere X (ekialdean).
Josu gaur joango da, eta baita ere Leire.
11. ..., eta ez ere X (ekialdean).
Josu ez da joango gaur, eta ez ere Leire.
12. ...baita ere X (mendebaldean).
Josu gaur joango da, baita ere Leire.
13. ...ezta ere X (mendebaldean).
Josu ez da joango gaur, ezta ere Leire.
Erabilera
okerrak:
14. ...*X baita ere.
15. ...*X ezta ere.
16. *ere X.
17. *eta ere X
Desertuak,
mendiak, ohianak eta ere lurrak.
*Nor geldituko
da hemen afaltzen? Jon. Eta ere ni.
18. *X ere baita.
19. *X ere ezta.
20. *ere bai X.
21. *ere ez X.
«Lokailu honek ezin dio inola ere hasierarik eman perpausari,
izen sintagma, aditz edo adizlagunen baten laguntzan erabiltzen dugulako, beti
zerbaiten ondoan eta ondoren. Zoritxarrez, egun hedatzen ari diren eta hain
sarriegi entzuten diren perpaus hasierako *Ere bai..., *Be bai..., *Eta ere
bai...bezalako esaldiak guztiz arrotzak ditugu euskaraz, euskara ezagutzen
dugun neurrian behintzat.»
GAINERA
Gainera lokailua dagokion perpausak aditzera ematen duena
aurreko perpausean emandako informazioari gaineratzen zaionean erabiliko dugu.
Aurretik esandakoaren ondoan, hiztunak aipatutakoaren bermagarri edo indargarri
erabiltzen dugu, balio argumentatiboa baitu. Adibidez:
Ez
dut etxetik irteteko gogorik. Gainera euria ari du.
Perpausaren hasieran, azkenean nahiz barnean aurki dezakegu
lokailu hau. Adibidez:
Ez
zion erantzun zuzenik eman. Arrotu egin zen gainera. Galduta dabil mutila. Ez
daki gizajoak, gainera, nora jo.
Eta
gainera, baina gainera eta ere gainera ere aurkitu ahal dira. Adibidez:
Kantuan
aritu ginen. Gustura aritu ere gainera.
Jale
txarra zen haurra eta gainera egoskorra.
Horrela
segiz gero, itsusitu egingo zara. Baina, gainera, soineko hori jazten baduzu,
ileapaindegira joatea alferrik izango da.
Harridura
kutsua ere adieraz dezake hala ere-ren antzera. Adibidez:
Hartuko
gaituzu? Bai eta pozik gainera.
BESTALDE / BERTZALDE
Lokailu honen funtzioa ere gehitzearena da. Ekintza bati
beste bat gehitzen zaiola adierazteko erabiltzen da, alegia. Adibidez:
Diru
gutxi dugu. Gastu asko, bestalde. Beraz, datorren hilabeterarte jai dugu
Kontura
zaitez, bestalde, oker zabiltzala.
Lokailu hau nonnahi ager dakiguke: perpausaren hasieran,
tartean nahiz bukaeran. Eta juntagailuarekin batera erabiltzen denean, beti
perpausaren hasieran. Adibidez:
Entzun
ezazu arretaz, eta bertzalde gogoan har esandakoa.
HALABER (OROBAT, BEREBAT)
Lokailu hau ere emendiozkoa dugu. Beraz, aurrekoak bezala,
aurreko perpausan esandakoari zeozer gehiago gaineratzeko erabiltzen da. Berez
gauza bera, gisa berean, modu berean, era berean edo antzeko zerbait esan nahi
du. Horrezaz gain, sarritan ere partikularen ordez alda daiteke. Adibidez:
Tamalgarria
da gaur egungo egoera; tamalgarria halaber etorkizuna.
Lokailu hau perpausaren hasieran ager daiteke. Eta baita
bukaeran ere. Maiz aditzaren ondoren erabiltzen da. Adibidez:
Bete
ezazu esana. Eta gogo har ezazu halaber zure jatorria.
Lokailu honen pareko dira berebat eta orobat. Adibidez:
Zazpi
urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ez-urteak ere hasi ziren.
Ez
da orobat bat hiltzea edo hamar hiltzea.
BEHINTZAT
Behintzat lokailua bederen, behinik behin, segurik edo
bederik lokailuen baliokide da gehienetan. Aipatutakoari buruz muga antzeko
zerozer jartzeko erabiltzen ditu hiztunak lokailu hauek. Hauekin bat dator
gutxienez lokailua. Baina honen erabilera batez ere «zenbatasuna» adierazten
duten sintagmetara mugatu ohi da. Adibidez:
Zuk
behintzat jan duzu.
Urtean
behin gutxienez komeni da.
Urtean
behin gutxinekoz komeni da.
Lokailu horien distribuzioa dela eta, euskalkiak hartu behar
dira kontutan.
Bestalde, ekintzaren baiezkotasuna edo ezezkotasuna nolabaitere
adierazteko, lokailu honen ondoan bai eta ez partikulak agertzen dira maiz.
Adibidez:
Etorri
al dira ordezkariak? Udaletakoak behintzat bai.
Etorri
al dira ordezkariak? Oraingoz behintzat ez.
Behintzat-en zenbait erabilera:
Harridurazko zenbait perpausetan (honelakoetan ez da segurik
edo bederen-en pareko). Adibidez:
Bai noski, bai horixe, bai eiki... eta
beste zenbaiten ordez.
Perpausaren hasieran: hasteko edo lehenbizikorik edo esan
nahi du. Behin bederen edo behinik behin parekoak dira.
Normalean behintzat tartean agertzen dela esan daiteke.
Adibidez
Ikusi behintzat, ikusi zuen. Ezagutu,
ordea, ez.
Desioa adierazteko. Adibidez
Etorriko ahal da behintzat. / Etorriko ahal
da behinik behin. / Etorriko ahal da baldin bait ere.
Hala ere, gainera, sikiera eta hauen parean, behintzat-ek
perpausari harridura kutsua eman diezaioke. Adibidez:
Zein
aukeratuko, eta kanpotarra. Aberatsa izan balitz behintzat. (hala ere,
sikiera).
gora
BEDEREN, BEDERIK, BEHINIK BEHIN
Behintzat lokailuen pareko dira bederen (bedere), bederik eta
behinik behin.
Baina, bederen-ek badu beste lokailuekiko alderik: kontzesio
kutsua.
Adibidez:
Kasu
honetan lokailu honek «balantzaka bada ere» esan nahi du. «Bada + ere»
itzulitik omen dator badere lokailua.